56 erantzun jaso dira. Egindako zozketan ,Iker Zabaleta, BERTATIK-BERTARAko otarrearen (50€ko balioa duena) irabazlea izan da.
Urriko zuhaitz legazpiarraren izena: Artelatza (Quercus suber)
Udal egutegiko AZAROko hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.