pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Ignazio auzoko aldapan  norabide-biko zirkulazioa berreskuratuko da
15
Aza
2018

San Ignazio auzoko aldapan norabide-biko zirkulazioa berreskuratuko da

Urriko Osoko Bilkuran onartu zen Mugikortasun Planean jasotako ekintzetako bat da.

Urriko Osoko Bilkuran onartu zen Mugikortasun Planean jasotako ekintzetako bat da.

 

San Jose auzoa 1etik San Ignazio auzoa 22ra (Muruko bidegurutzea) doan bide-tartean ibilgailuen bi noranzkoetako zirkulazioa berreskuratuko da. Horretarako ezinbestekoa da bidea egokitzea eta datorren azaroaren 15ean, ostegunean, hasiko dira egokitze-lanak.

 

Horrela, San Ignazio auzora doan aldapan asfaltoan pintatuta dauden bi STOP seinaleak ezabatu egingo dira: San Jose auzoko 1 zenbakidun etxe pareko igoeran dagoen STOP seinalea eta San Ignazio auzoko 22 zenbakidun etxe pareko jaitsieran dagoena (Muruko bidegurutzea).

 

Bestalde, STOP seinale berria jarriko da Laubide auzotik datozen ibilgailuentzako.

Gogoan izan San Jose 4-5 zenbakidun etxe aurreko bidetik doazen ibilgailuek derrigorrez beherantz joateko seinalea dutela eta, beraz, ezingo dute San Ignazio auzorantz jo.

 

Aldaketa horrek Laubide auzotik datozen ibilgailuen zirkulazio-ohiturak aldatzea ekarriko du, aurrerantzean San Ignazio auzoko aldapa hartu baino lehen STOP seinalea aurkituko dutelako eta gelditu beharra izango dutelako.

Albiste guztiak