Azaroaren 15ean, osteguna, 19:15ean Kultur Etxeko Areto nagusian
Jose Antonio Azpiazu legazpiarra, gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean.
Horixe da hain zuzen ere, legazpiar honen azken liburuaren izenburua eta liburuan bildutakoak azalduko dizkigu hitzaldian.
Jokorako tradizioa aspaldikoa da Euskal Herrian, eta oso hedatua dago. Jose Antonio Azpiazu antropologoaren ustez, ohoreari, indarrari eta ausardiari garrantzi handia ematen zaio, eta horrek pizten du dema.