pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2018ko egutegiko lehiaketa
13
Aza
2018

2018ko egutegiko lehiaketa

URRIko erantzuna:  Artelatza (Quercus suber)

Quercus suber tamaina ertaineko zuhaitza da, hosto iraunkorra du eta jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa da. 150 eta 250 urte artean bizi ohi da.

 

Bere hostoek 4 eta 7 cm artean neurtzen dute eta lobulatuak edo zerradunak izan daitezke. Gainaldea berde iluna dute eta azpialdea, aldiz, zurixeagoa.

Artelatzek ezkurrakematen dituzte; fruituak uda hasieran sortzen dira eta irail-urria partean heldu. 2-3 cm luze izan ohi dira eta zapore mingotsa dute. Horrenbestez, gizakiarentzat ez dira jaki izaten, baina beste zenbait animaliarentzat, aldiz, elikagai-iturri garrantzitsua dira ezkurrak, hala nola, zerri iberikoarentzat.

 

Artelatza asko hedatutako zuhaitza da, izan ere, bere azala kortxoa egiteko erabiltzen da. Zuhaitzak 30 urte pasa dituenean jasotzen da lehen aldiz kortxoa. Gero, 9-14  urtean behin jaso daiteke berriro zuhaitz honen azala. Kortxoa tapoiak ekoizteko erabiltzen da, eta tapoi arruntenak 24 mm luze direnez, zuhaitzaren azalak 30 bat milimetro behar ditu erabilgarria izateko. Kortxoaren ustiaketak ez dio inolako kalterik egiten arbolari. Izan ere, beste azal geruza bat sortzen du zuhaitzak. Baliabide guztiz berriztagarria da kortxoa, beraz.

 

Tapoiak ekoizteko ez ezik, eraikuntzarako ere baliagarria da kortxoa, isolatzaile akustiko nahiz termikoa delako. Motorren junturak ixteko ere erabiltzen dute kortxoa eta eskulanetarako material oso erabilia da, batez ere dekoraziorako elementuak sortzeko. Hala nola, bandejak, erlojuak, koadroak, markoak, maketak eta jaiotzak egiteko erabiltzen dute.

Albiste guztiak