Azaroaren 18an, igandea, Gospel emanaldia izango dugu. 19:00etan Legazpiko Parrokian The Upper Room boskotea izango dugu gure artean.
The Upper Room 2005. urtean jaio zen Iñaki Miguel pianoan eta Mikel San Jose ahotsean elkartu zirenean.
Bikote moduan Euskal Herri osoan zehar euren gospel kontzertuak eskaini dituzte kultur etxetan, elizetan eta aretoetan.
Oraingoan, The Upper Room boskote formatuan aurkezten da, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa koruetan direla.
Taldeak, batez, ere, euskal gospel kantu propioak eskaintzen ditu, baina baita musika-mota honetako abestirik garrantzitsuenak ere.