Belarriprest eta Ahobizien txapak banatzen hasiko dira astelehenean, Agirre-Etxeberrin. Izena eman ez dutenek, oraindik ere, eman dezakete.
Dagoeneko izena eman dutenek Agirre-Etxeberrin jaso ahal izango dituzte txapak, 11 egunez, azaroaren 12an hasi eta azaroaren 22ra arte. Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 17:30etik 19:30era
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 13:00etara
Oraindik izenik eman ez dutenek aukera dute izena eman eta, ondoren, txapak jasotzeko. Izena non eman daitekeen: Kultur Etxean, Euskaltegian, Udalaren Harrera Bulegoan eta Agirre-etxeberrin bertan.
OHARRA: txapa jaso aurretik 10 minutuko aholku-saiotxo bat eskaini nahi dugu. Mesedez zatozte denbora-tarte horrekin.
Internet bidez ere eman daiteke izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/