Azaroaren 14 eta 21ean, asteazkenak, bi zatitan eskainiko da 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Cyrano de Bergerac” lau ekitaldiko opera da.
Egilea: Franco Alfano (1876-1954).
Libretoa: Henri Cain, Edmond Rostand frantses idazleak idatzitako izen bereko draman oinarrituta.
Bertan, Cyrano de bergerac (1619-1655) idazle eta soldatuaren bizitza kontatzen da.
Erromako Opera antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1936ko urtarrilaren 22an.
Bertsio frantsesa ere egin zen eta italiarrak baino ospe handiagoa lortu zuen; bertsio hori Pariseko Opera-Comique antzokian eskaini zen lehen aldiz 1936ko maiatzaren 29an.