Grabaketak egiteko eta Aisialdiko prestakuntzarako.
Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko,
udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Grabaketak
Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,
musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,
eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.
Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
adinez, bataz beste, gazteenekin osatutakoek,
eta euskaraz sortutako grabazioak.
Aisialdiko prestakuntza
2017-2018 ikasturtean herritik kanpo
Eusko Jaurlaritzaren izendapen ofiziala duen
Aisialdiko Begirale edo Zuzendari ikastaroa
burutu duten herritarrentzako bekak dira.
Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.
Grabaketako diru-laguntzen prozeduraren lotura
Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzen prozeduraren lotura