Urola Garaia eskualdeko hainbat enpresek bat egin dute Euskaraldiarekin.
Urriaren 25ean, Urola Garaia Mankomunitateko hamalau enpresatako ordezkariak elkartu dira UGLEn, euren atxikimendua emateko EUSKARALDIAri.
Enpresari horiek EUSKARALDIA bultzatzeko hitza eman dute, eta beraien lantokietan euskararen erabilera areagotzeko erraztasunak emango dituzte.
Era berean, dei egin diete herritar guztiei, nahi izanez gero “belarriprest” edo “ahobizi” jarrera hartzeko. Hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko aukera ona izango dela adierazi dute.