pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuñako kirol ekipamentuetan hobekuntzak
26
Urr
2018

Bikuñako kirol ekipamentuetan hobekuntzak

Bikuña kirol guneko armailak, kiroldegi buelta osoan herriko argiteri berria jarri da eta kanpoko igerilekuaren egokitze lanak hasi dira jada.

     Bikuña kirol guneko harmailetan Anoeta futbol zelaitik ekarritako 300 eserleku jarri dira.

 

Maiatzan hasi ziren lehen kontaktuak jakinik Donostiako Anoeta futbol zelaiko birmoldaketan eserlekuak aldatu behar zirela. Donostiako udalekin eta Real Sociedad futbol taldearekin harremanetan jarri ginen bertako eserlekuak “berrerabiltzeko”. Irailaren haseran negoziaketak portu  onera iritsi ziren eta horren ondoren adostu zen Anoetako 300 eserleku Legazpiko Bikuña kirol guneko harmailetara ekartzea eta bertan jartzea.

·         Bikuña kiroldegiko kantxa dagoen alboan eta Dámatea etxera doan bidean, herriko argiteri berria jarri da buelta osoan.

 

Bikuña kiroldegiko Ipar fatxadan eta baita atzekaldean ere, hau da, Dámata etxera doan bidean, herritarrei eta kiroldegiko erabiltzaileei iluntasuna eta segurtasunagatik batetik besterako mugimendua erreztuko dieten herritar argiteri berria jarri da

·         Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekuaren egokitze lanak hasi dira jada.

 

Ekintza hau 2017 – 2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipmaneduen Planean dago aurrikusita.

Lanak, igerilekuak dituen barrutik kanporako beroaren galerak bai teilatutik bai alboetako kristalezko hormetatik saiestea dute helburu era horretan eraginkortasun energetikoa lortu ahal izateko. Azken helburua da, kanpoko igerilekua urtaro osoan erabilgarri izatea eta ez soilik udarako hilabeteetan orain are gertatzen den bezala.

 IKUSI ARGAZKIAK

Albiste guztiak