pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak LANBIDEren laguntza jaso du gazte kontrataziorako.
16
Urr
2018

Udalak LANBIDEren laguntza jaso du gazte kontrataziorako.

Izen emateak: LANBIDEN urriaren 17an hasita eta urriaren 30ean bukatzen delarik.

 

 

 LEGAZPIKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA BAT JASO DU LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUTIK ETA EUROPAKO GIZARTE FUNTSETIK,

GAZTE ENPLEGURAKO 2014-2020 PROGRAMA OPERATIBOAREN ESPARRUAN

(EUROPAKO GIZARTE FUNTSAK ZURE ETORKIZUNEAN INBERTITZEN DU), GAZTEAK KONTRATATZEKO.

 

(EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan,

gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2018. urterako.)

 

BI PERTSONA KONTRATATUKO DU 8 HILABETETARAKO; LANALDI OSOA.

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 17an hasiko da eta urriaren 30ean bukatuko da.

 

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak 8 hilabeteko lanaldi osoko 2 kontratazio egingo ditu.

Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira:

 

  • Informatikan lizentziaduna edo graduduna.
  • Arkitektura teknikoan tituluduna

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Deialdiaren oinarrietan jaso denaren arabera, kontratatuko diren pertsonek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

 

a) 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.

b) Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute.

 

c) Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.

d) Legazpiko udalerrian bizitzea.

 

 

a), b) eta d) ataletan aurreikusitako baldintzak kontratazioa egingo denean bete beharko dira eta c) atalean aurreikusitakoa, kontratua hasi aurreko egunean bete beharko da.

 

Era berean, ondo hitz egin beharko dute eta idatzi beharko dute euskaraz.

 

Deialdiaren oinarrian, era berean, hautaketa-prozesuan ondorengo lehentasun-ordena aplikatuko dela ezartzen da:

 

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta  prestazioaren titularrak edo onuradunak.

b) 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.

c) 6. artikuluko baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.

 

 

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Kontratatuko diren pertsonak aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta Lanbidek kudeatutako enplegu-eskaintzan izena emango dutenen artean aukeratuko dira.

 

Horren haritik eta azaldutako irizpideak eta ezarritako lehentasun-ordena kontuan hartuz, Legazpiko Udalak ondorengo baremoa erabiliz egingo du aukeraketa:

 

- Diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren titularrak edo onuradunak: 10 puntu.

- Adina:

* 16 eta 20 urte arteko gazteak: 5 puntu.

* 21 eta 25 urte arteko gazteak: 10 puntu.

* 26 eta 29 urte arteko gazteak: 15 puntu.

 

- Emakumea:

* 26 eta 29 urte arteko emakumeak: 5 puntu.

 

- Esperientzia lanpostuan: 3 hilabeteko puntu bat, gehienez 5 puntura arte.

 

Berdinketa emanez gero, lehentasuna emango zaie ondoren ordenaren arabera azaldutako honako irizpideak beteko dituztenei:

1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren titularrak edo onuradunak.

2. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.

 

Albiste guztiak