pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2018ko egutegiko lehiaketa
11
Urr
2018

2018ko egutegiko lehiaketa

IRAILAeko erantzuna:  Sahats edo zume negartia (Salix babylonica)

Erantzuna:   Sahats edo zume negartia (Salix babylonica)

 

Zume negartia 8 eta 12 metro arteko altuera hartzen duen zuhaitz hostoerorkorra da, batzuetan 26 metro ere hartzera iristen bada ere. Adar meheak, malguak eta luzeak ditu, ia lurreraino zintzilikatzen direnak. Adar dilindari horiek izen arrunt ezaguna eman diote zuhaitzari: "negartia".

 

Enborra zartatuta egoten den azala du. Hostoak lantzeolatuak dira, 8 eta 15 cm arteko luzera hartzen duenak, ertz fin-fin zerratuak ditu eta berde-horixka kolorekoak dira.

Hosto berriak jaiotzean loratzen da zuhaitza. Loreek hori kolore argia dute, 3 cm-ko luzera arte hartzen duten gerbatan taldekatzen dira eta sexubakarrekoak dira: lore arrek bi lorezil dituzte eta lore emeek pistilo sesil bat eta ilegabea dute.

Negua epela bada, zume negartiek ez dituzte hosto guztiak galtzen.

 

Jatorriz, Txinako erdialde eta hegoaldekoa da zuhaitza. Europan apaingarri gisa erabiltzen hasi zen orain dela mende batzuk eta orain dela gutxi ibai-ertzak finkatzeko erabiltzen hasi da.

Antzinatik osasunera oso lotua egon da zuhaitz hau, bere azalak mina kentzeko eta sukarra jaisteko ahalmen terapeutikoa duelako.

 

Gauza askotarako erabiltzen da bere zura: altzariak, kaxak, paper pasta, beisboleko eta cricketeko bateak eta erremintetako kirtenak egiteko.

Egutegian, apirileko hilabeteari dagokion argazkian, zume bat ageri da Domingo Agirre plazan baina ez da zume negartia.

Albiste guztiak