Zer da, pertsona nagusientzat eguneko arreta zerbitzua?
DEFINIZIOA
Pertsona nagusiei egunez eskaintzen zaien arreta zerbitzu integratzailea, prebentiboa eta asistentziala da, haien oinarrizko behar pertsonalei, terapeutikoei eta soziokulturalei erantzuten diena; eta, gainera, haien senide edo ohiko zaintzaileei zainketarako beharrezko sostengua eta orientabidea eskainiko diena, pertsona nagusiak bere familia- eta gizarte-ingurunean jarrai dezan errazteko.
Zerbitzuaren erabiltzaileek leku bat izango dute egunez hara joateko, eta bertan, norbere beharren arabera, intentsitate baxuko laguntza eskainiko zaie.
Zerbitzu hau zuzentzen zaie, batez ere, Mendekotasunaren Balorazio Baremoaren arabera mendekotasuna jasateko arriskua (23-24 puntu) edo 1. graduko mendekotasun egoera (25-39 puntu) duten 65 urte edo goragoko pertsonei.
HELBURUAK
Pertsona nagusiak euren gizarte-ingurunean jarraitu dezaten laguntzea, euren komunitatean beharrezko dituzten zaintza lana eskainiz.
Pertsona nagusien autonomia, integrazioa eta gizarte-partaidetza sustatzea.
Elkarbizitza eramu bat izatea eta, bide batez, premiazko egoerak detektatzea, hala intentsitate handiagoko arreta zerbitzuen beharra gutxitzeko.
Pertsona nagusien zaintzan, bultzatzea nork bere gain hartu dezan gizarte erantzunkidetasuna, eta, horretarako, laguntza sareak sostengatu eta hauek dituzten kargak arintzea; horrela, bakarrik bizi diren pertsona nagusieii laguntzen zaie alde batetik, eta bestetik, haiek zaintzeaz arduratzen direnei ere bai.
Honen antzerako zerbitzu komunitarioak garatzen dituzten herrigune txikien arteko komunikazioa erraztea.
ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK
Eguneko Arreta Zentroan zerbitzu hauek eskaintzen dira:
Gogoa pizteko jarduerak: goizez eta arratsaldez
Jantoki zerbitzua, "Bertatik bertara" produktuekin.
Komun geriatrikoa
Garbitegi zerbitzua
MEAZTI ETXEAN, eguneko arreta zerbitzurako 8 plaza sortu dira, zerbitzu honek hilean 350€tako ekarpena izango du.
Zerbitzu berri honetan laguntza aurkitu dezaketen pertsona guztiei Udaletxeko gizarte zerbitzura joatea animatzen diegu; bertan, behar dezaketen guztian laguntzeko prest dagoen pertsonal teknikoa izango dute bidelagun.