Fatiha Hajji Babaren “Ispiluaren atzean” urriaren 5etik 26ra.
Fatiha Hajji Baba pintorea da.
Duela 26 urte utzi zuen Maroko eta,
hara-hona ibili ondoren,
Azkoitian finkatu zen duela hamahiru urte.
Oliozko obrak sortzen ematen ditu orduak eta orduak.
Emakumearen , pobrearen eta migratuaren azaletik pintatzen du Hajjik.
Erakusketa ,Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai,
urriaren 26rarte,
astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.