pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 33 proposamen aurkeztu dira
04
Urr
2018

Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 33 proposamen aurkeztu dira

100 pertsona izan dira Legazpi hobetzeko proiektuak proposatu dituztenak.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsonei.

 

Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (2), Bikuñaenea (1), Brinkola (4), Domingo Agirre eskola  (1),   Itxaropen-Juanastegi  (5),   Kiroldegia/

futbol-zelaia (3), Lakiola (2), Latxartegi (4), Laubide (4), Mirandaola parkea (1), Olaondo (1), beste batzuk (1), San Ignazio (2),  Urtatza Zahar parkea (1).

 

Modu berean San Juan auzoa 31-32-33 atarietako ur-kanalizazioa konpontzeko proposamena jaso da eta lan hori dagoeneko sartuta dago aurten egingo diren proiektuen artean.

 

Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.

 

Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

Albiste guztiak