Urriaren 10ean, asteazkena, 18:30ean “Giselle”ren emanaldiarekin
abiatuko da denboraldi berria.
Aurtengoan ere,
hilabetez hilabete generoz aldatzen joango gara, eta
eskainiko den lanaren iraupenaren arabera,
saio bakarra edo bi egingo dira hileko,
beti ere gaztelerazko azpitituluekin.
Ohi bezala gainera,
hileko emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen
liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, elebitan.
Denboraldiko lehen lan hau
erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulanadugu.
Musika: Adolphe Adam;
koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta
libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier.
Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta
dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da,
bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari
bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena
erabiltzeari dagokienez.
Eskainiko den bertsioa
Amsterdameko Dutch National Balletak dantzatua izango da,
eta musika
Boriz Gruzinek zuzenduriko Hollan Symfoniak jarriko du.