“0-3 urte bitarteko haurrak baikortasunean hezi”. Izen horrekin 0-3 urte bitarteko seme–alabak dituzten mankomunitateko familiei aurrez aurreko doako formazioa eskainiko zaie.
Psikologian Doktorea den Ainhoa Manzano Fernandezek eta Psikologian Lizentziatua den Maialen Sanchez Murcianok emango dituzte tailerrak. Biak, Etxadi, Familia-Psikologia Unibertsitateko Zentroko kideak dira.
2005eko urritik Urola Garaia Mankomunitatean martxan dagoen familiei zuzendutako zerbitzua darama Etxadik.
Zerbitzu horren bidez, familiek, beraien seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten kontsultak egin ditzakete doan.
Honako hau izango da saioaren egitaraua:
-
EGUNGO FAMILIAREN ANTOLAKUNTZA
- Familiaren funtzioak
- Ordezko zaintza
- Familiako kideen inplikazioa
- Hezkuntza zentroarekiko harremana
- Familia, lana eta aisialdia
- Familia-gatazka eta familia-estresa
-
GARAPEN PSIKOLOGIKOAREN EZAGUTZA ETA ESTIMULAZIOA
- Jolasa eta ikaskuntza estimulatzeko materiala
- Estimulazio linguistikoa eta motorra
Tailer teoriko-praktikoa izango da eta erabiliko den metodologia familien parte hartzea sustatuko duena izango da. Horrela, kasu praktikoak, talde-dinamikak eta ikus-entzunezko materiala eskainiko dira, baita eguneratutako bibliografia eta landutako gaiaren inguruko webguneak ere.
3 orduko iraupena izango du tailerrak eta 2 saiotan banatuko da, saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango duelarik. Legazpiko Kultur Etxean, urriaren 22an eta 24an (astelehena eta asteazkena), 18:00etatik 19:30era, egingo da.
Tailer berbera errepikatuko da Urretxuko Kultur Etxean, azaroaren 6an eta 7an (asteartea eta asteazkena) 17:00etatik 18:30era.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, tailerrean izena emateko orduan horrela jakinarazi beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek 3 orduko tailerra egiteko konpromisoa hartuko dute, 2 saioetara joanez.
Gutxienez 10 pertsona behar dira tailer bakoitza martxan jartzeko eta gehienez 20 pertsonek hartu dezakete parte tailer bakoitzean. 20 pertsonatik gora apuntatzen badira tailer batetara, zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943725642 telefonora edo posta elektronikoa bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Hemen egin ezazu zure izen-ematea: