Etxebizitzak bisitatzen dituzte, fakturazioarekin dagoen arazoa konpontzera doazela esanez.
Legazpiko bizilagun batek adierazi digunez, hainbat pertsona Endesa enpresako fakturazio departamentukoak direla esanez herriko etxebizitzak bisitatzen ari direla. Bisita horretan fakturarekin arazo bat dagoela eta hori konpontzera datozela esaten dute.
Arazoa konpontzeko argiaren faktura eskatzen dute, bertako datuak jaso eta argi-horniduraren kontratua aldatu ahal izateko.
Hau da eskatzen dutena kontratua aldatzeko: NAN eta azkeneko urteko argiaren faktura bat; gero telefono-dei bat jasotzen da kontratu berriaren baldintzak ahoz onartzeko.
Norbaitek argi-hornitzailea aldatu badu, 14 eguneko epea du Endesara deitzeko eta bere kontratua baliogabetzeko.
Udalak etxean jasotzen diren bisita horiekin zuhurtziaz jokatzea eskatzen du eta gogora ekarri nahi du enpresa baten izenean etxeetara doazen saltzaileek aldez aurretik abisatzen dutela.