Legazpiko herriak, bere 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskeini dizkie, meza ospakizunarekin eta ondoren bazkaria “Azokan”, bertan 210 pertsona inguru elkartu dira .
Bazkariaren hasieraran omenaldia egin da:
- Adin handieneko senar-emazteari, Luisa Badiola(89 urte) eta Juan Iñurritegi (90 urte)
- Adin handieneko emakumeari, Gloria Areizaga (95 urte)
- Eta adin gehiagoko gizonari, Tomas Mendizabal (93 urte)
Alkateak, Koldobike Olabide, Buztintegiko Lehendakariak, Fernando Martinez de Albenizek eta Nagusilaneko Lehendakariak, Manuel Fernandez, opari batzuk banatu diete.
Ondoren, GOIZ-DEIA txistulariak, eta SUSTRAIAK eta KOROSTIko dantzariak , ohore-aurresku hunkigarriarekin omendu dituzte.
Eta postre ondoren ALAITASUNA ERRONDAILAk bere ohiko kantekin girotu zuen jaia, omenduen arteko giro ona sortuz, homenduek gogoz parte hartu zuten kantatuz eta dantzatuz.
Nabarmentzea eta eskertzea , Buztintegi, Nagusilan, Gueske eta beste pertsona batzuen , lan desinteresatua, beste urte bat gehiago posible egin dutelako, gure handiei omenaldi hau egitea.