Horrelako jokabideen aurrean, Udalak bere egonezina adierazi nahi du.
Korosti mendira igotzeko bidean, Patricio Echeverria enpresaren zabortegi zaharrean, zaborra agertu da eta Udalak bere egonezina adierazi nahi du horrelako jokabideen aurrean.
Gogora ekarri nahi dugu etxetresna elektrikoak, altzariak,….. eta etxeko bestelako tresna handiak bota nahi badira bi aukera ditugula:
- Edukiontzien ondoan utzi daitezke, ostegun gauetan.
- Urretxuko Garbigunera eraman daitezke, Deskargara doan errepidean dagoen gunera.
Hauxe da Garbigunearen ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30–18:30
- Larunbatetan: 9:00 – 13:00
Gogoan izan hondakinak behar bezala botatzen ez dituzten pertsonek isuna jaso dezaketela.