pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Fleming kaleko jolas-parkean sugea jarriko da.
27
Ira
2018

Fleming kaleko jolas-parkean sugea jarriko da.

Puntu gehien jaso duen aukera izan da.

Puntu gehien jaso duen aukera izan da.

 

Haurrek, gurasoek eta herritarrek bat egin dute,

Fleming kaleko jolas-parkean jarriko den eredua hautatzerakoan.

 

Izan ere SUGEAk

puntu gehien jaso duen jolas haur-mota izan baita1197 punturekin:

849 puntu haurrengandik jaso ditu

eta 348 puntu gurasoengandik eta herritarrengandik.

 

Bigarren aukera PALMONDOA izan da 881 punturekin,

Ondoren ESTRALURTARRA 652 punturekin

eta azkena, ZOO 476 punturekin.

 

Guztira 329 pertsonen botoak jaso dira:

5 eta 7 urte bitarteko 228 haurrenak,

eta 101 boto 0 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten

gurasoenak eta herritarrenak.

 

SUGEA aukeratzean emandako arrazoiak ugariak izan dien arren,

segidan azaltzen den zerrendan laburbildu daitezke:

 

  • Gauza eta jardun ezberdin gehien dituelako, osatuena, + seguro, egokiena; handia; praktikoa; elementu guztiak jolasteko: sugea, txirrista, txingoa dituelako

73

  • Oso polita, guayena, onena; funcional; muy original, oso koloretsua; dibertigarria; izkutalekua duelako

36

  • Gurasoei; semea/alabari gehien gustatzen zaielako

10

  • Adin tarte zabalagoa hartzen duelako; guztientzat;

9

 

Mila-mila esker, parte hartu duzuen guztioi!

 

Iritzia eman duten pertsona guztien artean 2 liburu sorta

eta OLENTZERO Mirandaolan ikusteko 2 familia-bono zozketatuko dira.

Datozen egunetan horren berri zabalduko dugu.

Albiste guztiak