Datorren larunbatean, hilak 29, aurtengo Erreka Eguna izango da.
Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan, garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.
Aurten hasiera aurreratu da, bukatutakoan itxi baino lehen hondakinak denborarekin Garbigunera eraman ahal izateko.
90 pertsona inguruk eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.
Taldeka lan egino dute, Saturnino Telleriako errotondan hasita eta Brinkolaraino.
Parte hartzaile bakoitzak zein taldetan dagoen ikus dezala komeni da, modu horretan nola joan antola dezan.
Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.
KONTUTAN HARTZEKOAK
- Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman beharko ditu!
- Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
- Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
- Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
-
Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
- Horia: ontziak, plastikoak eta latak.
- Berdea: bestelako hondakinak
- Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
- Ondoren, hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei azokako arkupeetan.
- Eskuzorroakjaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.
- Hamarretakoan edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabiliko ditugu. Mesedez, erabili ondoren, antolatzaileeieman.