Kamioiak ezingo dira bertatik igaro hala jakinarazi arte.
Udal Zerbitzu Teknikoek Guriditegiko zubiaren azterketa bisuala egin dute eta konturatu dira azpi-aldeko hormarri bertikal batzuk falta direla.
Hori dela eta, debekatuta gelditzen da 3.000 kilogramotik gorako kamioiak pasatzea bertatik, kontrakoa jakinarazten den arte.
Udal Zerbitzu Teknikoak lanean ari dira dagoeneko eta premiazko neurriak hartuko dituzte arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko.