Udalak energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriaren alde hartu duen konpromisoa aitortzen du.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE)“Energiaren Bidea” izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.
Aipatu identifikazio-markak honakoa egiaztatzen du Legazpiren kasuan: udal politika energetikoak eta eraikin publikoen kudeaketa eszenatoki energetiko berri bateranzko bidean doazela, hau da, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuei erantzuten diela.
“Energia Bidean”identifikazio-marka energia hobetzeko ekimenak garatu diren udal eraikinetan jarriko da.
Horrela, identifikazio-marka handiago bat jarriko da energia hobetzeko ekimen garrantzitsuak garatu diren eraikinetan, honako hauetan alegia: Udaletxean, Bikuña Kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte-zentroan eta Agirretxeberri etxean.
Eta identifikazio-marka txikiago bat ipiniko da hurrengo beste udal eraikinetan: Euskaltegian, Helduen Hezkuntza zentroan, Arantzazuko haurreskolan, Haztegi ikastolan eta San Juan haurreskolan.
Legazpin aurrera doa Energia trantsizioa!