pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Trikornio txapelketa”, irailaren 22an
18
Ira
2018

“Trikornio txapelketa”, irailaren 22an

Irailaren 19ra arte eman ahal izango da izena eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

Irailaren 19ra arte eman ahal izango da izena

eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek

parte hartu ahal izango dute

 

Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta,

hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar.

Datorren larunbatean, irailaren 22an, esaterako,

Trikornio txapelketa egingo du;

hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa.

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat

apropos prestatutako txapelketa da.

Goizeko 9:30ean hasiko da,

Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan.

Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira,

eta ondoren, askaria izango dute.

 

Ekintzaren helburu nagusia, zehazki,

euskaraz hitz egitea eta hainbat kiroletan aritzea da.

 

Datorren asteazkenera arte, hau da irailaren 19ra bitartean

eman ahal izango da izena, herriko 3 ikastetxeetako idazkaritzetan,

hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan.

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da

gutxienez, 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea.

 

Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau

Haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programarenbaitakoa da,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Txapelketa hau azken 7 urtetan antolatu da

eta oso arrakasta handia du.

Esaterako iaz 58 lagunek parte hartu zuten

21 neska eta 37 mutil.

Aurreko urteekin alderatuta, nesken parte-hartzea handitu zen.

Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten, neskak eta mutilak.

 

Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte:

Euskal Jolasen Festa; Txuri Urdinera irteera;

eta abenduan beste irteera bat, Lakiolara txangoa.

Albiste guztiak