Lekittoko Deabruak taldea izango dugu Agorreko Santikutz jaietako lehen gauean.
Mundua kaos handi batean bildu da. Brigada ilunek munduko txoko guztietara iritsi nahi dute haien lege eta agintea ezartzeko danborren zaraten erritmoan. Kontuz, suak ez zaitzala harrapa, ez eta txingarrek ere, iluntasunean irentsiko baitzaitu.
Kontuz ibili!
Su ikuskizunak eskaintzen dituen Lekeitioko antzerki taldeak 2012an abiatu zuen proiektu hau, Mediterraneoko correfoc-ek inspiratuta eta Euskal Herriko tradizioekin uztartuta. Taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko Anabasa ikuskizun berria sortu dute; zuzeneko musika eta pirotekniarekin jendearen parte hartze aktiboa lortzen dute, denon gozamenerako.
Kalejira piroteknia efektu ezberdinekin eta amaiera ikusgarria.
Fitxa artistikoa
- Antzezle manipulatzaileak:Endika Fernandez, Gorka Rodriguez, Mikel Rodriguez, Izaskun Barainka, Mikel Lekerika, Imanol Barainka, Julen Fernández, Xabier Valencia
- Musika:Martzel Antsotegi, Mikel Meabe, Arkaitz Etxeberria, Izei Meabe, Ainara Etxeberria
- Soinu teknikaria:Andoitz Murelaga
- Jantzien diseinua:Danele Robles
Taldearen lanen berri biltzen duen bideoa.