Legazpin egin izan diren Pintura lehiaketetan sarituak izan diren lanak jarriko dira ikusgai Kutur Etxeko erakusketa aretoan.
1995ean ekin zion Udalak, Arkatza Elkartearekin
pintura lehiaketak antolatzeari.
Hasierako urte haietan
eskualdeko lehiaketa izan zen,
eta 2003. Urtean kaleko pintura lehiaketa bihurtu zen.
Bi lehiaketetako lan sarituak
udalaren esku geratu izan dira,
eta horietako hainbat udaletxean eta Kultur Etxean jarrita badaude ere,
gehienak gordeta izan ditugu.
Gordeta dauden lan horiek osatuko dute
irailaren 10etik 28ra ikusgai izango den erakusketa,
bi garaitako lanak ikusgai jarriz.
Erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da ikusgai,
astelehenetik ostiralera arratsaldeko 5etatik 8:30etara, aipatutako epean.