pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hondakinen bilketa Legazpin, 5 hizkuntzatan.
31
Abu
2018

Hondakinen bilketa Legazpin, 5 hizkuntzatan.

Joan den apirileko Agenda 21eko Foroan jaso zen proposamena

Aurtengo apirilean egin zuen bileran, Foroak honako gaia aztertu zuen: “Zertan eta nola hobe dezakegu hondakinak biltzeko sistemari buruz ematen dugun informazioa?”.

Horretarako, Foroan parte hartzen ohi duten pertsonez gain, beste udalerrietatik eta atzerritik Legazpira bizitzera etorri diren pertsonei luzatu zitzaien bileran parte hartzeko gonbidapena.

 

Foroan jasotako proposamenetako bat hauxe izan zen: hondakinen bilketari buruzko informazio-orriak era grafikoan eskaintzea eta hizkuntza gehiagotan. Orain arte informazio-orri horiek euskaraz eta gaztelaniaz eskaini izan dira.

Hemen irakur dezakezue bileraren akta

 

Sasieta mankomunitateak oso ondo hartu zuen proposamena eta elkarrekin lanean hasi ziren Legazpiko Udala eta Sasieta mankomunitatea aipatu proposamena gauzatzeko. Elkarlan horretan oso kontuan hartu dira Agenda 21eko Foroak egindako proposamenak.

 

Egindako lanaren emaitza jaso dugu dagoneko, izan ere Sasieta mankomunitateak bost hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabiera) jasotako informazio-orriak argitaratu ditu. Aipatu orrietan informazio argia, laburra eta zuzena eskaintzen da mankomunitateko sei udalerri handienetan (Beasain, Zumarraga, Ordizia, Legazpi, Urretxu eta Lazkao) hondakinen bilketa zerbitzua behar bezala erabil dadin.

Informazio-orri horiek Legazpin erroldatzera Herritarrentzako Arreta Zerbitzura etorriko diren bizilagun berriei eskainiko zaie HARRERA egitean. Modu berean, Sasieta mankomunitateko web orriko argitalpen atalean daude eskuragarri .

Albiste guztiak