Galdutakoak ordezkatzeko edalontzi eta mahai-tresnak erosi ditu udalak.
Legazpiko Udalak baxera berrerabilgarria dauka aspalditik.
Bai Udalak bai herriko ikastetxeek, elkarteek, taldeek…
urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinetan erabiltzeko da.
Adibidez bazkariak, txokolatadak, txosnak…
Eskuragarri dauden tresnak hauek dira:
platerak, pitxarrak, mahai-tresnak eta edalontzi txikiak, ertainak eta haundiak
Hondakin gutxiago sortzea da helburua.
Baxera hau erantzunkizunez erabiltzeko
Eskatu nahi die Udalak legazpiarrei,
ekitaldi bakoitzean %5a desagertzen bait da.
Txosnetan galtzen dira ale gehienak.
Santikutzeko azken jaietan 900 edalontzi inguru desagertu ziren.
Guztionak dira. Zaindu ditzagun!