Hemezortzigarren eguna da gaur eta
haurrek eta begiraleek agur esan diote uda ikastaroari.
LHko haurrek Azokan ospatu dute azken jaia.
HH2ko haur txikiak Laubideko hexagonoan igaro dute azken eguna.
Eta HH3, HH4 eta HH5eko haurrak ikastolako jolastokian
aritu dira dantzan eta jolasean.
Aurten lehen aldiz, LHko haurrek ikuskizun bat prestatu dute
eta gurasoei, aitona-amonei eta herritarri eskaini diete.
Amaieran, Pirritx eta Porrotxen Ahobizi-Belarriprest abestia dantzatu dute guztiek,
haurrek nahiz begiraleek.
Horrekin gogora ekarri nahi dizuegu,
Euskal Herriko herri askorekin batera,
Legazpik ere Euskaraldia ospatuko duela udazkenean.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egun euskaraz
ekimena eramango dugu aurrera.
Hemendik bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Irailera arte, beraz, ondo pasa oporrak!