Uztailean Madrilen eta Castelldefelsen izan dira
Uztailaren 2tik 4ra bitartean Madrilen
eta uztailaren 10etik 12ra bitartean Castelldefelsen izan dira
Nerabeentzako Zerbitzuko 47 gazte.
Madrilera joan aurretik, xehetasunak finkatzeko bilera ezberdinak egin ziren,
bai bertaratuko zirenekin baita haien gurasoekin ere.
Lehenengora 37 gazte gerturatu ziren eta bigarrenera 43 guraso.
Uztailaren 2an Atrakzio parkera joan ziren zuzenean
eta han eman zuten egun osoa,
bertan bazkaldu eta afaldu zutelarik.
Aterpetxean lo egin eta gero,
2.egunean hiriburua bisitatu zuten,
metroan aritu ziren toki batetik bestera
eta primeran pasa zuten.
3.egunean gosaldu ondoren, Legazpiruntz abiatu ziren.
Oso gustura aritu dira denak, gazteak eta hezitzaileak
eta oso balorazio ona egin dute.
Castelldefels
15-18 proiektuan parte hartzen ari den
18 urtekoen gazte taldea,
proiektuaren amaierako irteera gisa,
Castelldefelseruntz abiatu zen,
uztailaren 10etik 12ra bitartean,
Nerabeentzako Zerbitzuko 2 hezitzaileekin.
Elkarbizitza bera, hondartza, lasai egotea, …
eta proiektuaren azken balorazioa izan zuten hizpide.
Oso esperientzia positiboa izan da guztientzat,
bai bidai bera, baita aurretik egin duten lanketa ere,
autonomia, autogestioa eta erantzukizunak
bereganatzeko helburua indartuz.
Taldeak asko ikasi du,
norberaren rola identifikatzen
sentimenduak kudeatzen,
beraien artean eginbeharrak banatzen,
erantzukizunak bereganatzen,
gauzak zenbat kostatzen duten baloratzen,e.a.
Irailaren bueltan, prest
Irailaren bueltan, zehazki irailaren 4an,
hezitzaileen taldea lanera itzuliko da
nerabeei arreta eskaintzeko prest.
Bitartean, oporrak ondo igaro!!