pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bizitegi-kalea S-28 seinalea
13
Uzt
2018

Bizitegi-kalea S-28 seinalea

Kale horietan zirkulaziorako arau bereziak aplikatzen dira

Hainbat auto-gidari ez dute S-28 seinalearen mezua, hau da, bizitegi-kalea adierazten duen seinalea ezagutzen.

 

Bizitegi-kaleaadierazten duen seinaleak eremu horretan oinezkoek lehentasuna dutela adierazten du.

 

Legazpin, bizitegi-kalea da Aizkorri kalea 12tik (Fenoll botika) P. Etxeberria 1eko fruta-dendara doan bide-tartea.

 

 

Kale horietan zirkulaziorako arau bereziak aplikatzen dira:

 

Seinalea karratua eta urdina da eta bertan zuriz agertzen dira hainbat irudi. Seinale horrek eremu hori bereziki oinezkoentzat dagoela egokituta adierazten du, hau da, oinezkoek dute lehentasuna eta zirkulazioaren ondo-rengo arau bereziak aplikatzen dira:

 

·              Ibilgailuen gehieneko abiadura ez da orduko 20 km baino handiagoa izango.

·              Oinezkoek lehentasuna duteeta auto-gidariek errespetatu egingo dute hori.

·              Ibilgailuak seinaleen bidez adieraziko diren guneetan bakarrik aparkatu ahal dira.

·              Oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete baina ez diete gidariei trabarik egingo.

 

Bizitegi-kalearen amaiera S-29 seinalearekin adierazten da; aurre-koaren seinale bera da baina marra gorri bat gurutzatuta. Seinale hori P. Etxeberria 1ean dagoen fruta-dendaren parean dago. Bizitegi-kalea bukatzean zirkulazioaren arau orokorrak aplikatzen dira berriro.

 

Oinezkoek lehentasuna duten bizitegi-kaleetan, gidariak edozein unetan aurki dezake oinezkoren bat galtzadan. Ez da ahaztu behar oinezkoek dutela lehentasuna, libre ibil daitezkeela gune horretan eta agian ez dira ohartu ere egiten ibilgailua datorrenik. Horregatik, auto-gidariek moteldu egin behar dute abiadura, tarte egokia mantendu behar dute eta oinezkoak ikusiz gero, premiazko segurtasun-neurriak hartu behar dituzte Neurri horiek, gainera, areagotu egingo dira oinezkoak haurrak, adinekoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak badira.

 

Oinezkoak zirkulazioaren elementu hauskor eta ahulenak dira; haien segurtasuna, neurri handi batean, gidarien portaeraren mende dago.

 

 

Albiste guztiak