Uda ikastaroko haur eta begiraleek
San Fermin eguna ospatu dute gaur Legazpin.
Haur nagusitxoenak entzierroa egin dute,
sei zezenen aurrean.
Udaletxean abestu ondoren korrikan abiatu dira
herriko kaleetatik ikastolako jolastokiraino.
Dena oso ondo joan da eta estropezuak egon diren arren,
zezenek lasterketa garbia egin dute
eta haur denak onik atera dira.
Gutxiago geratzen da datorren urteko San Fermin egunerako.
Gora San Fermin!