Marrazki eta karteletan txikizioak
Herrian zehar martxan dagoen LurZUrola kanpainaren inguruan
txikizio batzuk egin dituzte egun hauetan.
Joan den astean Latxartegiko erdiguneko estrukturatik
belar artifizialarekin egindako mapa zatiak eta letrak kendu zituzten.
Udalak jaso eta berriro jarri zituen.
Baina asteburu honetan desagertu dira berriro.
Horrez gain faroletan zintzilikatuta zeuden zenbait etiketa ere kendu dituzte.
Etiketa hauek lurzoruaren garrantziaz informazioa ematen zuten.
Gizalegearen kontrako jokabide hauek salatu nahi ditugu.