Ekainaren 21ean Udalak SGS enpresak egindako kanpo Ingurumen ikuskaritza gainditu zuen.
Udalak Ingurumen helburu hauek lortu ditu:
- Hobekuntza energetikoa: Hiru bulegotan zeuden fluoreszenteak kendu eta led teknologiako argiak jarri dira.
Hiru gela horietako energia kontsumoa %59 murriztu da.
- Urtero egiten diren hau bezalako aktuazioei esker, energiaren kontsumoa jaisten ari da:
- Urtatza 40 atariaren parean arropa biltzeko edukiontzia jarri zen 2017ko abenduan. Horren ondoren Laubide eta Urtatzan jasotako arroparen proporzioa %16 igo da.
- Haunditu da ingurumen irizpideak dituzten plegu kopurua.
Horrez gain auditoreak oso ondo baloratu ditu herritarrak sentikortzeko urtean zehar martxan jartzen diren kanpainak.
Datorren urteari begira hauek dira helburu berriak
- Paper kontsumoa murriztea
- Udal eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzea.
- Hondakin gehiago bereiztea.