pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Joan bezpera Legazpin
19
Eka
2018

San Joan bezpera Legazpin

Ekainaren 23an, armen alardea, sua, erromeria eta musika..

Ekainaren 23an, armen alardea, sua, erromeria eta musika..

Urteko gaurik berezienetakoa gainean dugu,

eta ohiko suari, urtez urte gehitzen joan zaizkion

ekitaldiak izango ditugu arratsalde-gau partean.

 

Hona egitaraua:

ARMEN ALARDEA

18:30: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).

19:00: Armen Alardearen hasiera.

19:30: Geldiunea Bikuña Jauregian.

20:15: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.

 

SAN JOAN SUA

22:20: Txalaparta doinuarekin deia.

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.

            -Bertso Olariak Bertso eskolakoen bertsoak.

-Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.

-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.

-Erromeria: Txistulari eta trikitilariak tartekatuz, beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.

 

SAN JOAN ERRONDA

23:30: Alaitasuna Errondailak, Santikutz Abesbatzak lagundurik, San Juan erronda burutuko du erdiguneko kaleetan.

Albiste guztiak