55 erantzun jaso dira. Egindako zozketan ,JESUS MARTIN, Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko sari bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea izan da.
Maiatzeko zuhaitz legazpiarraren izena: amodio-zuhaitza edo Judasen arbola (Cercis siliquastrum)
Udal egutegiko EKAINEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.