Ekainaren 14an 18:30etan, udaletxean. Parte har ezazu!
Uda aurreko azken saio honetan Bertatik Bertara: baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa proiektua ekarriko dugu Forora.
Zehazki honakoa proposatzen dizuegu:
- Proiektua zertan datzaneta Legazpin zer lantzen ari den partekatzea.
-
Kontsumitzaile garen heinean gure begirada gehitzea:
- Zer eskaintzen digu Bertatik Bertarak? Zertan antzematen dugu bere eragin positiboa?
- Zer gehiago landu daiteke, ekoizleak, merkatariak, kontsumitzaileak eta erakundeak uztartzen dituen proiektu horretan?
Gutun honen bitartez Legazpiko Agenda 21aren hurrengo saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
- Bilera ekainaren 14an egingo dugu.
- Udaleko Batzar Aretoan,18:30etik 20:00 etara.
Proposamena zure interesekoa izan eta parte hartzera animatuko zarelakoan, eskerrik asko!