Sari banaketa eta erakusketa irekiera ekainaren 8an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.
Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara,
aurtengoan 87 egileren 344 lan aurkeztu dira,
50 Euskal Herritar eta 37 estatukoak.
Azken urteetako partaidetzarik eskasena izan da,
baina aurkeztutako lanen maila bikaina, ohi bezala.
Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:
- SARIA: Pablo Perez Herrero (Urretxu), “Entre viñas” lanarekin.
- SARIA:Luis Maria Barrio (Logroño), “Tejedora de redes” lanarekin.
- SARIA: Jose Beut Duato (Valencia), “Timkat” lanarekin.
- HERRIKO SARIA: Iosu Garai Ibabe (Legazpi), “Poz babestua” lanarekin
Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez,
Saria jasoko duen Pablo Perez Herrero,
Jose Agustin Gurruchaga eta
Manu Barreiro Rodriguez
hautatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako.
Aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko,
tartean irabazleak noski.
Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan
egongo da ikusgai ekainaren 29rarte,
astegunetan 17:30etatik 20:30etara.
Sari banaketa ekitaldia,
ekainaren 8an, ostirala, 19:00etan egingo da
Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Sari banaketa ekitaldiaren ondoren
irekiko da Erakusketa.