Joan den astelehenean, maiatzaren 28ko Gobernu-batzordearen bileran, Legazpiko udalak onartu zuen Agirre-Etxeberri etxean tabernaren zerbitzua emateko kontratazioaren Baldintza Agiriak, dagokion gastu-baimena eta iragarkia kontratatzailearen profilean publikatzea.
Eskaintzak ekainaren 26arte aurkezteko aukera egongo da, Udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Aurrekariak
Agirre-Etxeberri etxea udalaren jabetzakoa da eta 2013ko azaroaren 27ko osoko bilkuran etxearen erabilerak onartu ziren, besteak beste, beheko solairua taberna edo kafetegirako eta ekintza eta ekitaldi desberdinetarako erabilera anitzeko bi aretorako.
Horrela, Legazpiko Udalak Agirre-Etxeberri etxea berritu du eta kultura-ondasun gisa eta monumentu izendapena lortu du, Euskal Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean sartuz.
Legazpiko Udalak etxeari bizitza eman nahi dio eta taberna-kafetegiaren zerbitzua martxan jarri nahi du, baina ez ditu berezko baliabideak zerbitzu hori aurrera eramateko.
Hori dela eta, Agirre-Etxeberri etxeko taberna-kafetegi zerbitzuaren ustiaketaren kontratazioari ekin nahi dio.
Kontratazioaren ezaugarriak
Izapidetzea eta esleipen prozedura: Arrunta eta irekia
Kontratu mota: Zerbitzu publikoen kudeaketa/Zerbitzu kontzesioa
Hauxe da kontratuaren xedea: Legazpiko Udaleko jabegokoa den Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua ematea. Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren, ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:
- Taberna-kafetegiaren berezko ustiapena.
-
Behe-solairuan dauden komunen garbiketa (tabernari dagozkiolako)
eta, horrezaz gain, taberna-kafetegitik komunetara doan pasabidea, etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea, Udalak kontratatutako epealditik kanpo. -
Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera eta itxiera
eta baita haien garbiketa ere, hala dagokionean.
Baldintza bereziak:
Kontratazio publikoaren lege berrian, derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira. Besteen artean, hauek:
- Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
- Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.
Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 300 euro.
Kontratistak hileko 300,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.
Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.
Zerbitzua ustiatzeagatik jasoko duen ordaina,
erabiltzaileek ordaindutako prezioekin bakarrik jasoko duena izango da.
Prezio horiek nahierara finkatuko ditu kontratistak
eta Legazpiko udaletxean aurkeztuko ditu jarduerari ekiten hasi aurretik.
Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: Urte 1
Luzapen kopurua: 1
Eskaerak:Eskaintzak paperean aurkeztuko dira Legazpiko Udaleko Erregistro Orokorrean
(Euskal Herria plaza 1, 20230 Legazpi), 7:30etik 15:00etara.
Aurkezteko azken eguna: 2018/06/26, 15:00etan.
Kontratatzailearen profileko zuzeneko lotura
Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI