pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekainaren 3an, igandean, Aizeleku Eguna
31
Mai
2018

Ekainaren 3an, igandean, Aizeleku Eguna

Aurten hirugarrenez egingo da Aztirik antolatutako erromeria

Aurten hirugarrenez egingo da Aztirik antolatutako erromeria

 

1966ko ekainaren 5ean inauguratu zuten Aizelekuko gurutzea, nahiz eta Gabirian egon, berriki hil den Pedro Gabiria eta Angel Belda legazpiarrek eraikitakoa.

 

Orain dela hiru urte gurutzea inauguratu zutenetik 50 urte betetzen zirela eta, Aztirik Aizeleku Eguna antolatzea erabaki zuen, Legazpiko eta Gabiriako Udalekin elkarlanean.

 

Ospakizunak izan zuen harrera ona ikusirik Aztirik jai hau antolatzen jarraitu du, beti ekaineko lehen igandean eta, aurten, ekainaren 3an.

 

Egunerako antolatutako ekintzak goizeko hamaiketan hasiko dira. Hitzaren Liturgia meza egin do ordu horretan eta, jarraian, Legazpiko eta Gabiriako ttunttunero, txistulari eta dantzarien txanda izango da. Gero, hamaiketakoa egiteko aukera egongo da, salda eta pintxoak aukeran.

 

Goizeko 10etan lur orotako ibilgailuak egongo dira Aztirin oinez joateko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko.

Albiste guztiak