Astelehenean, maiatzaren 28an, Epaimahaia bildu zen
eta aurtengo haurren uda ikastaroan
lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen
behin-behineko zerrendak osatu zituen puntuazio ordenaren arabera.
Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da
datorren astelehenean, ekainaren 4an, eguerdian.
Aurten Legazpiko Udalak 24 begirale eta zuzendaria hartuko ditu.
Uda ikastaroa uztailaren 2an hasiko da eta 25ean bukatuko da.
Aukeratutako begiraleek prestakuntza-saioa egingo dute
arratsalde batez, herriko Kultur Etxean, ekainaren 18ko astean.