Kirmen Uribe idazlea bertan izango da.
Liburutegiaren 50. Urteurrena dela eta
martxan jarri diren irakurketa taldeetako bat da honakoa.
Ekainaren 12an, 18:30ean egingo du
opor aurreko azken saioa,
landuko duten liburuaren egilearekin.
Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua”
liburua izango dute hizpide.
Kirmen Uribe bera hemen izango denez,
euskaraz irakurtzen duten legazpiarrei
atea ireki nahi diegu oraingoan
liburuaz idazlearekin hitz egiteko aukera zabalduz,
eta bide batez, irakurketa taldeak
nola funtzionatzen duen erakutsiz.
Saiora etorri nahi baduzu,
Komeni da liburua irakurrita izatea,
Udal liburutegian badaude ale batzuk oraindik.