Ostiralean bilera interesa dutenekin
Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak datorren ikasturteari begira,
Aisialdiko Begirale Ikastaro berri bat antolatzeko asmoa du.
Ekainaren 4tik 13ra bitartean aurre-izenemateak egiteko epea irekiko da
eta ikastaroa bideragarria izanez gero,
ekainaren 15etik 22ra matrikulazioa martxan jarriko da.
Ikastaroa euskaraz izango da,
irailean hasi eta maiatzean bukatuko da.
2019ko maiatzaren 24arte 18 urte betetzen dutenek
parte hartzeko aukera izango dute.
Hori dela eta, udalak interesa duten guztiei dei egiten die.
Bilera datorren ostiralean, ekainak 1,
19:00etan Kultur etxeanizango da.
Dekretu berriak dakarren aldaketak azalduko dira,
baita egutegien proposamenak ere.