Asteazken honetan, maiatzaren 23an, Euskal Herria plazan egongo da goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bi urte daramatza gipuzkoarren parte-hartzea sustatzen Aurrekontu Irekien proiektuaren bitartez.
Asteazken honetan Aldundiaren karpa Euskal Herria plazan ipiniko dute; bertan, aurrekontu irekien prozesuari buruzko informazioa emango dute eta, bide batez, proiektuan parte-hartzeko laguntza eskainiko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuak prestatzeko garaia da. Gizartearen zahartzeari aurre egiteko pausu zehatz eta irmoak emateko garaia, kalitatezko lanpostuak sortzekoa, gizarte-inklusiorako garaia, adiskidetzerakoa, ziber-segurtasuna zaintzekoa, elektromugikortasuna bultzatzekoa, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza sustatzekoa…
Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko bidean parte-hartzeko garaia da.