pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza behin behinean onartu da
19
Mai
2018

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza behin behinean onartu da

Alegazioak aurkezteko epea:  Ekainaren 27arte 

Alegazioak aurkezteko epea, Ekainaren 27arte egongo da zabalik.

 

 “Legazpin bizitegi eraikuntzetako etxabeetan eta bestelakoetan etxebizitza erabileraren ezarpena arautzeko udal ordenantza” 2008. urtean onartu zenetik, lokal komertzial bakarrean baimendu da etxebizitza erabilera.

Ordenantza honek gaur egungo errealitateari erantzuten ez dionez,  bi bilera egin dira herritarrekin ekarpenak jasotzeko. Hauek aztertu ondoren, Apirilaren 27ko osoko bilkuran behin behineko onarpena eman zitzaion ordenantzari.

 

 Ezaugarri nagusiak hauek izanik:

  • Etxebizitza hauek, Udal Etxebizitza Tasatu izaera izango dute eta salmenta prezio maximoa udalak finkatuko du aurrerantzean ere.
  •  Aldiz, Herritarrek udalari ordaindu beharreko diru kopuruan, hainbat kontzeptu desagerrarazi dira eta honek, nabarmen gutxituko ditu herritarren bete behar ekonomikoak.
  • Bestalde, lokalak senide artean transmititzeko aukera jasotzen da. Salmenta irekia den kasuetan erosleak aurrez finkatutako hainbat baldintza bete beharko ditu. 

Ekainaren 27tik aurrera, egindako alegazioak aztertuko dira eta ontzat ematen badira ordenantza moldatu eta behin betiko onartuko da.

 

Ordenantza proposamena ikusi.

 

Kontsultak egin nahi izan ezkero:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

010 telefonora deituz- HAZ

Albiste guztiak