pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Emakumeen Biraren XXXI. Legazpin Hasiko da
18
Mai
2018

Emakumeen Biraren XXXI. Legazpin Hasiko da

arratsaldeko 16:00etan. Sinaduren kontrola 15:00etatik 15:50etara egingo da udaletxeko plazan.

Aurtengo Emakumeen Biraren XXXI. edizioa  maiatzaren 19an Legazpin hasiko da arratsaldeko 16:00etan.

Sinaduren kontrola 15:00etatik 15:50etara egingo da udaletxeko plazan.

 

Legazpitik pasatzerakoan Kirtenberg, “Mangos”etik Atagoitira igoera,  egin beharko dute eta bertan zaletu asko espero dira txirrindulariak animatzeko.

 

 

Baditu berrikuntzak, horien artean, arabako lurretan egingo den banakako erlojuaren aurkako etapa nabarmendu daiteke. Gainera, edizio denetatik, orain arte egin den erlojuaren aurkako luzeena izango da.

24 taldek parte hartuko dute: Astana, BTC Ljubliana, Virtu, Valcar, Aromitalia Vaiano, Servetto, Sopela, Cogeas, Top Girls Fassa Bortolo, Boels, Alé, BePink, Lotto, Parkhotel Valkenburg, Cylance, Cervélo, Canyon, Bizkaia-Durango, Mitchelton, FDJ, Wiggle, Waowdeals, WNT Rotor eta Movistar.

 

Luxuzko taldea batu da emakumeen World Tour honen lehen ediziorako, eta lasterketa irabazteko faboritoen artean, egungo lider Anna Van de Breggen dago, baita Elisa Longho-Borgini, Annemiek Van Vleuten eta 2017ko irabazle Ashleigh Moolman-Pasio ere. Halaber, Lauren Stephens iparamerikarra aipatu behar da. Bestalde, tropeleko euskal txirrindulari nabarmenenak Ane Santesteban, Eider Merino eta Lourdes Oyarbide izango dira.

ETBren 1. kateak 15 minutuko laburpenak emango ditu  egunero. Halaber, 22an, asteartean, zuzenean emango ditu ETB1ek azken etaparen azken 60 km-k, gutxi gorabehera.

 

 

EMAKUMEEN BIRAri buruzko informazio gehiago

TRAFIKO ETA APARKATZEKO MURRIZKETAK

 

 

 

Albiste guztiak