Eguna borobiltzeko Atzegiko Kuadrillen eguneko bazkaria egingo da, Azokan.
Real Sociedad Fundazioak LaLiga Genuinen lehaitzen duen futbol taldea dauka Atzegiren laguntzarekin eta CIE Automotive babesle duela.
LaLiga Genuinen parte hartzen duten taldeak adimen urritasuna duten kolektiboko pertsonek osatzen dituzte. Aurten jarri du LaLigak martxan txapelketa hau, bere fundazioaren bitartez.
Liga honen helburuakdira, batetik, adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea eta, bestetik, futbol profesionalaren inplikazioa lortzea erantzukizun sozialeko ekimen bateratzaile honetan.
Realak LaLiga Genuine txapelketan duen talde honek lagunarteko partida jokatuko du Akitaniako Selekzioarekin datorren larunbatean, hilak 12, eguerdiko hamabietan, Bikuñako futbol zelaian.
Urtero, herrian, Kirola Elkarrekin eguna ospatzen dugu –urritasunak dituzten pertsonek eta halakorik ez dutenek elkarrekin kirola egitean datza–, eta Legazpin burutzen dugun egun horren ondorio zuzena da partida hau Legazpin jokatzea.
Larunbatean Atzegiko Kuadrillen eguna ere ospatuko da, horregatik, lagunarteko partida amaitu eta gero, eguna borobiltzeko asmoz 250 lagunek baino gehiagok bazkaria egingo dute Azokan.