Maiatzaren 12an, larunbata, 16:30ean hasiko da.
Sustraiak Dantza Taldeaketa Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIV. edizioan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XX. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan lehenengo postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira.
Lehiaketa hau bi sailetan banatzen da, A sailean 2010 - 2006 urteetan jaiotako dantzariak daude eta " Txakolin " eta "Agurra" dantzak dantzatu behar dituzte, eta B sailean 2005 - 2003 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Ehun Dukat" eta "Zortzikoa" dantzak dantzatu behar dituzte. Aurten A sailean mutilak ere lehiatu direla aipatzekoa da.
Aurtengo XX. Gazteen Soinu Zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena (Lezo) A sailean, eta Amaia Aizpurua (Zizurkil) B sailean, izan dira.
Sustraiak Dantza TaldekoAne Arrizabalaga eta Nahia Lopezek B saileko txapelketa honetara sailkatzera lortu dute. Aurten A sailean ez genuen dantzaririk.
Sail bakoitzeko irabazleak Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko Txistulari Taldearen eskutik joango da.
Aurten sailkatu diren dantzariak hauek dira:
A. SAILA
- Ane Jaunarena (Lezo)
- Danel Castillo (Pasai Donibane)
- Enara Artola (Lezo)
- Irati Arsuaga (Oiartzun)
- Maddi Beltza (Etxarri)
- Maddi Garmendia (Etxarri)
- Maddi Iradi (Oiartzun)
- Mikel Esnaola (Lezo)
- Olatz Azkue (Lezo)
- Urko Puy (Pasai Donibane)
- Uxue Muñoa (Oiartzun)
B. SAILA
- Alaia Santano (Amasa-Villabona)
- Amaia Aizpurua (Zizurkil)
- Ane Arrizabalaga (Legazpi)
- Elene Zeberio (Asteasu)
- Enara Lertxundi (Amasa-Villabona)
- Idoia Urdangarin (Amasa-Villabona)
- Iraia Cambra (Amasa-Villabona)
- Jone Gil (Elgoibar)
- June Tejeria (Zizurkil)
- Maddi Etxeberria (Asteasu)
- Maitane Irurzun (Aduna)
- Maren Galvez (Lezo)
- Maren Goya (Amasa-Villabona)
- Miren Zumeta (Larraul)
- Nahia Gonzalez (Amasa-Villabona)
- Nahia Lopez (Legazpi)
- Naroa Otxoa (Etxarri)
- Uxue Odriozola (Lasarte-Oria)