90 legazpiarrek “Haizearen soinua” liburua irakurriko dute plazan.
Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzeko eta Irakurketa Erreza bultzatzeko asmoz ostiral honetan, hilak 11, 10:00etatik 12:00etara 90 pertsonek osenki irakurriko dute “Musikaren soinua” liburua.
Ekimen honekin hurrengo hiru balore bultzatu nahi ditugu: irakurtzeko eskubidea, giza inklusioa eta bidezko merkataritza.
15 erakundek hartu dute parte ekitaldi hau antolatzen:
- Legazpiko Udala
- Garagunea
- Liburutegiko Irakurketa Klubak
- Nerabeentzako Zerbitzua
- Domingo Agirre Eskola
- Haztegi ikastola
- Olazabal institutoa
- Doinua Musika Eskola
- Santikutz Egoitza
- Mirentxu mertzeria
- Meazti Etxea
- Buztintegi
- Nagusilan
- Iratzarri
- Irule
Erakunde hauetako askok artilezko alfonbrak egin dituzte, liburuan ume eskalboek egiten dituzten bezala.
Alfonbra hauekin plazako zuhaitzak apainduko ditugu.
Horrezaz gain ekimen honetan parte hartuko dute: Haztegi ikastolako abesbatzak, Domingo Agirre ikastetxeko bertsolariek eta Musika Eskolako txirula talde batek. Garaguneko kideek ere bidezko merkataritzako postua jarriko dute.